Skip to main content

Salhaketa elkarteak jakinarazi du hilik aurkitu dutela euskal herritar bat Palentziako espetxean

Gizartea

2023, ots. 15 - 15:02

Salhaketa Arabak jakinarazi duenez, 43 urteko presoak egunak zeramatzan osasun-arreta eske, bularren min zuelako. Otsailaren 4an aurkitu zuten, eta kartzelan dagoen beste pertsona batek eman zion familiari heriotzaren berri.

Elkarteak salatu du sistematikoa dela espetxean ematen diren heriotzak ezkutatzeko joera eta senideekin komunikazio falta. “Ez da kasu bakan bat, ezta salbuespen bat ere”, adierazi du elkarteak.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei eskatu diete heriotzaren inguruan iritzia emateko.

Hamaika Telebista