San Fermin bezperan tauromakia bertan behera uztea eskatu dute elkarte animalistek
Gizartea
2023, uzt. 06 - 08:07
PETAk eta AnimaNaturalisek zezenketen eta animalien aurkako protesta egin dute Iruñeko Udaletxe Plazan. Ekintzaileek sanferminetan hiltzen diren zezenen arima odolduak irudikatu nahi izan dituzte. 'Odolik gabeko San Fermin' kanpainak 200.000 sinadura baino gehiago bildu ditu tauromakiaren aurka.