Skip to main content

Sanferminen atarian autodefentsa feminista karrikara aterako da

Gizartea

Leire Martinez

2023, uzt. 04 - 10:07

Bi egun bertzerik ez dira falta sanferminetarako eta emakumeen manifestazio bat izanen da arratseko 23:00etan Iruñerrian. Festetako esparruetan ematen diren eraso matxistak salatu eta erasoen aurrean mugimendu feminista saretua dagoela adieraztea da helburua. Arropa beltzez jantzitata emakumeek Alde Zaharreko karrikak hartuko dituzte.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista