San Prudentzio egun handia ospatu dute milaka lagunek Gasteizen
Gizartea
2024, api. 29 - 10:04
Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte jaiak arabarrek. San Prudentzio egunaren bezperan danborrada izaten da protagonista. Danborradak Probintzia plaza girotzen du urtero; danborrak, majoretteak eta kantinerak biltzen dira bertan. San Prudentzio egunean, apirilak 28, milaka herritar Arabako egun handia ospatzen dute Armentiako zelaietan.