Sanfermin alternatiboak eta eskaintza aldetik aberatsak izan dira aurtengoak
Gizartea
2024, uzt. 15 - 13:07
Iruindarrek 2024ko sanferminak agurtu dituzte. Uztailaren 14an ohikoa den bezala, milaka pertsona bildu dira Udaletxe plazan ezaguna den “Gaixoa ni” ekitaldira, jaietako bederatzi egun etengabeei agur esateko. Beste urte batez, entzierroak, erraldoiak, txarangak, dantzak, barrakak, etab. protagonista izan dira, eta beste urtebete itxaron beharko dugu orain Iruñeko kaleak hartzeko.