Skip to main content

‘SanFermIN! Espazioa’ irekiko dute , sanferminetako esperientzien zentro berria

Gizartea

2024, eka. 13 - 15:06

Sanferminei buruzko esperientzia zentro berri bat du Iruñeak, ostegun honetatik aurrera bere ateak irekiko dituenak. Erakusketak, bere 90 metro karratuetan, soinuekin, kokaguneekin eta irudiekin jolasten diren hainbat espazio ditu. Bisitariak hartzeko eta artatzeko gune bat, informazio-eremu bat eta esperientzia-eremu bat daude bertan, horixe baita haien erakargarri nagusia. Bisitak gehienez 30 lagunentzat izango dira eta ordu erdiko iraupena izanen du.

Hamaika Telebista