Saskibaloi entrenatzaile batek adingabe bati ustez egindako sexu erasoa ikertzen ari dira
Gizartea
2023, Maiatza 09 - 09:05
Arabako Saskibaloi Federazioak ohar ofizial baten bidez gertatutakoaren berria eman zuen; izan ere salatutako entrenatzailea kargugabetu du. Federazioak ez du gertakarien inguruko xehetasunak eman, baina badirudi 2021-202 denboraldian gertatu zen. Biktima ez zen ausartu salaketa jartzera, baina azkenean, Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri du.