Skip to main content

Osakidetza zigortu dute Bizkaian greba eskubidea urratzeagatik

Gizartea

Oihane Alonso

2022, ira. 12 - 16:09

SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetza berriro zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik: bi sententzia jaso ditu aurka, Galdakaoko ospitalean eta Uribe eskualdeko osasun etxeetan “gehiegizko gutxieneko zerbitzuak” ezartzeagatik.

Ohar baten bidez, SATSEk gogorarazi du Osakidetza zigortu egin zutela pandemian zehar sindikatuekin ez negoziatzeagatik; iaz, berriz ere kargu hartu zioten judizialki, Mahai Sektorialean Erizaintzako Sindikatuarekin enpleguaren egonkortasunari buruz lortutako akordioak ez errespetatzeagatik, eta 2022ko apirilean, 2021eko udan osasun-zentroak alde bakarrez ixteagatik.

SATSE Euskadiren ustez, “berriz ere agerian geratzen da zein den Osakidetza zuzentzen duten pertsonen jarrera antidemokratikoa”, eta, beraz, erabateko aldaketa eskatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista