SATSEk Osakidetzako hauteskundeak irabazi ditu
Gizartea
2024, aza. 29 - 11:11
Osakidetzako hauteskunde sindikalak irabazi ditu SATSEk 89 ordezkarirekin. Lehen indar izaten jarraituko du aurreko hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiagorekin. ELAk, berriz, 81 ordezkarirekin bigarren postuari eutsi dio. LABek 44 ordezkari izango ditu, aurreko hauteskundeetan baino bi gehiago, eta UGTk eta SMEk 34. UGTk igoera handiena izan du, 12 ordezkari gehiago lortu ditu. Azaroak 28ko hauteskundeetan 361 ordezkari hautatu dituzte aurreko hauteskundeetan baino 45 ordezkari gehiago.