Skip to main content

Seaskak hiruko lehendakaritza izango du urtarriletik aurrera

Gizartea

2024, abe. 23 - 12:12
2019tik Seaskako lehendakari izan den Peio Jorajuriak kargua utzi du larunbat honetan Kanbon egindako batzarrean. Urtarrilak 13tik aurrera Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik hartuko dute kargua. Erik Etxart izango sa Seaskako bozeramailea eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin lotura egingo duena. Sophie Layus langileez eta kanpo-harremanez  arduratuko da. Azkenik, Antton Etxeberrik ikastolekin eta herriko etxeekin izango du harremana. Garapenaz ere arduratuko da. Ipar Euskal Herriko 39 ikastoletako ia 150 ordezkariak gehiengo osoz onartu dute aldaketa.
Hamaika Telebista