Skip to main content

Segurtasun neurri zorrotzagoak aldarrikatu dituzte Bizkaibuseko langileek

Gizartea

2023, urt. 17 - 04:01
Mungia eta Bilbo gauez lotzen dituen Bizkaibuseko ibilbidean eraso larria egin diote autobus gidari bati, larunbat gauean. Elkarretaratzea egin dute Bizkaibuseko langileek Mungian gidariari babesa erakusteko. Bakarrik, arriskuan, sentitzen direla salatu dute eta segurtasun neurri zorrotzagoak aldarrikatu dituzte.

Asteazkenean berriro elkartuko dira Bilboko Foru Jauregiaren aurrean. Bizkaiko Aldundiari eta Bizkaibuseko zerbitzua ematen duten enpresei “prebentziorako neurri eraginkorrak” exijitu dizkie CCOOk.
Hamaika Telebista