Serunion-ek, ikastoletan arazoak izan dituen enpresak, Arabako ESIko kafetegiak kudeatuko ditu
Gizartea
2023, aza. 16 - 12:11
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Serunion enpresarekin dituen bi kontratu bertan behera uzteko aukerak ikertzen ari da, Duranako Ikasbidea eta Hernaniko Langile ikastoletan zerbitzatutako janarian harrak aurkitu eta gero. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak enpresa honi berari Arabako ESIko jantoki eta kafetegiak kudeatzeko kontratua esleitu dio, lizitazioaren irabazle atera baita. LAB sindikatuak salatu duenez, Arabako ESIko zuzendaritzak preziorik merkeena hobetsi du, zerbitzuaren kalitatea kontuan hartu gabe.