Indarrean da Sexu Askatasunaren Legea
Gizartea
2022, urr. 07 - 05:10
Sexu Askatasunaren Legea, “soilik bai da bai” legea bezala ezaguna indarrean da. Sexu indarkeriaren biktimei arreta emateko lege integrala da. Aldaketa nabarmenak ekarriko ditu sexu indarkeriaren prebentziorako, baina batez ere sexu askatasunaren aurkako delituak epaitzerako orduan. Sexu abusuaren kontzeptua Zigor Kodetik ezabatu da. Arauaren muinean baimena egongo da. Horrela, Lege berriak sexu erasotzat hartuko ditu sumisio kimikoko kasuak edo biktimak onespen argirik eman ez dituen kasuak.