Sexu-erasoa egitea leporatuta, espetxera bidali du epaileak Gasteizen atxilotutako gizona
Gizartea
Mikel Lopez de Ciordia
2024, Maiatza 22 - 11:05
Epaileak espetxera bidali du bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik Gasteizen atxilotutako gizona. Erasoa astelehen goizean gertatu zen. 45 urteko gizonezkoak bikotekide ohiari gerturatu zitzaion, urruntze-agindua izanda ere, honek etxetik irteten ari zela. Biktima etxebizitzara igotzera behartu zuen erasotzaileak. Behin etxean zeudela, sexu-harremanak izatera behartu zuen, honen borondatearen kontra eta indarkeria erabiliz.