Sexu erasoa izan da Iruñako Ziudadelako pasealekuan
Gizartea
Iruñeako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Erasoa nafar hiriburuko Ziudadela parkean eman zen, igande gauean, goizaldeko 04:00ak aldera. Inguruan egon zen bikote bat Gazteluko Itzulian paseatzen ari zela, poltsa ahaztuta zuela ohartu zen. Haren bila itzultzean, adin ertaineko gizon batek emakumeari eraso egin eta lurrera bota zuen, jarraian ukituak egin zizkion. Yanguas eta Miranda kalea eta Miserikordia Etxearen arteko eremuan gertatu zen. Inguruan zeuden magrebtar jatorriko hiru gaztek Emakumearen garrasiak entzun eta laguntzera hurbildu ziren. Emakumearen lagunarekin batera, erasotzailea atxiki zuten udaltzaingoa heldu bitartean. Iruñeko agenteek hegoamerikar jatorriko erasotzailea atxilotu zuten eta epailearen esku jarriko dute laster.