Skip to main content

Intentsitate handiko sei sexu eraso izan dira Iruñean, Asironek aurreratutako balantzearen arabera

Gizartea

2024, uzt. 15 - 10:07

Joseba Asiron Iruñeko alkateak uztailaren 14an egindako sanferminetako balantzean sexu erasoek bere horretan jarraitzen dutela nabarmendu du. Azpimarratu du intentsitate handiko sei sexu eraso izan direla Iruñean eta ustezko erasotzaile guztiak atxilotu dituztela. Lapurreten datuak ere eman ditu, festetako deliturik ohikoena baita. Salaketek % 20 egin dute behera eta atxiloketek % 25 gora.

Bestalde, Baionan Itaiak hamaika sexu eraso salatu ditu. Horien artean bortxaketa zantzuak, eraso fisikoak eta irainak zenbatu dira. Gainera, besten ereduaren analisia kritikoa egin du antolakunde feministak.

Hamaika Telebista