Skip to main content

Sexu erasoen kopurua bikoiztu egin da EAEko hiriburuetako jaietan

Gizartea

2024, ira. 06 - 12:09
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak EAEko udako jaien balorazioa egin du ostiral honetan. Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak aipatu ditu "termometro sozial gisa" balio dutelako. Aurtengo jaietan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta hiru hiriburuetan. Nabarmena izan da salaketen gorakada 2023ko datuekin konparatuz: zortzi salaketa izan ziren iaz.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan 10 salaketa izan dira sexu erasoengatik, horietatik 3 bortxaketagatik. Donostiako Aste Nagusian 3 salaketa jaso dira sexu erasoengatik, horietako bat bortxaketagatik. Azkenik, Bilboko Aste Nagusian 6 sexu eraso salatu dira, horietako bi bortxaketagatik. Indarkeria matxistari loturiko saleketei dagokionez, 9 salaketa erregistratu dira Gasteizen, 12 Donostian eta 15 Bilbon.
Hamaika Telebista