Sexu indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko zentroa martxan da Araban
Gizartea
Arabak Sexu indarkeriaren biktima diren emakumeak modu integralean artatzen dituen zentro publiko eta doakoa du. Arabako Foru Aldundiak abian jarritako gune honek Tximeleta du izena eta arreta espezializatua eskaintzen die 24 orduetan emakume biktimei eta senideei.Apirilaren 19tik martxan dagoen zentro hau zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu, horien artean, urgentziazko eta krisialdiko egoeretan esku hartzea, laguntza, epe luzerako arreta psikologikoa eta juridikoa, eta telefono bidezko zein aurrez aurreko informazioa.Aldundiak
Gasteizen abiarazitako baliabide hau sexu indarkeriaren biktima diren 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago,berdin dela indarkeria iraganean edo duela gutxi gertatu izana. Hala nola, sexu indarkeriak, barnean hartuko ditu sexu erasoa, sexu jazarpena, sexu konnotazioa duen jazarpena, eremu digitalean egindako sexu indarkeria eta sexu indarkeriarekin loturiko emakumeen hilketa. Beharrezkoa izanez gero beste eremu batzuetatik eskatuko da esku hartzea, esaterako, polizia, osasun, auzitegi edo abokatu-arretan, hau da, Osakidetzako larrialdi medikoetara edo lehen mailako arretara laguntzea, salaketa jartzera edo gizarte laguntzako sareko senide edo helduekin elkartzera, betiere, biktimaren baimenarekin.
Emakumeen aurkako indarkeria kasuak errealitate dira oraindik Araban, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak 2023an argitaratutako datuen arabera 92 emakumek aurkeztu zuten salaketa Araban sexu askatasunaren aurkako delituengatik. Tximeleta Zentroak sexu indarkeriaren arloko prebentzio- eta sentsibilizazio-tresna gisa ere balioko du eta prestakuntza espezializatuko jarduerak egingo ditu, sexu indarkeriak desagerrarazteko gizarte eraldaketan eragiteko.