Sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko gunea ireki dute Donostian
Gizartea
Udane Arbeo
2024, uzt. 04 - 09:07
Zentroa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan. Baliabide nagusia Donostian dago eta datozen hilabeteetan Arrasate eta Goierrin zerbitzu berriak ezarriko dira. Hiru zentro hauen bidez “Gipuzkoak gizarte larrialdiko zerbitzuaren bidez ematen duen arreta indartu nahi da, hurbileko zentro espezializatuak zabalduta, emakume bakoitzari erantzun integrala emateko”.

















