Skip to main content

Arabako egoitzetako egoeraren harira, administrazioaren erantzukizuna eskatu dute sindikatuek

Gizartea

2024, ira. 25 - 10:09

Astelehenean, Gasteizko Lakua auzoko Arabarren erresidentzian gertaturiko tratu txarrak familiakide zein Zaintza Elkarteak salatu ondoren, Arabako Aldundiak inspekzio bat irekiko duela jakinarazi zien atzo hedabideei.

ELA sindikatuak egoeraren aurrean, Gasteizko Arabarren adinekoen egoitzan egindako salaketa, sektoreko langile eta egoiliarrek bizi duten egoera prekarioaren emaitza besterik ez dela argitaratu du. LABek gainera, tratu txarren arrazoia erresidentziako langileek urteak salatzen daramatzaten lan-baldintzen ondoriozkoa izan dela alegatu du.

Hala nola, “ratio guztiz eskasak, langileen ordezkapenik eza, gehiegizko lanaldiak, laneko segurtasuneko baliabide eta neurririk eza”. Plantillako langileen mobilizazioa bultzatzen jarraituk duela dio ELAk. LABek honi, EAJ-PSOEri eta beraiek gobernatzen dituzten administrazioei erantzukizuna, inplikazioa eta erreparazioa exijitzen diela gehituz.