Skip to main content

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu dituzte sindikatuek

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, aza. 25 - 17:11

LABek lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditu. Eskari bana erregistratu dute EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan. Gainera mobilizazioak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean.

ELAk, bere aldetik, azaroak 25erako ekitaldi berezia prestatu du Agurainen. Hiru ardatz nagusi izan ditu: aitortu, erantzun eta erreparatu.

Bestalde, Mugimendu Feministak deitutako manifestazioetan parte hartzera deitu du.

CCOOek, genero-indarkeriaren biktimei laguntza ematearen alde egin du. Ziurtatu du, gainera, "funtsezko tresna prebentzioa" dela. Bilbon egindako elkarretaratzean, Estibaliz Montero Emakumeen Idazkaritzako arduraduna izan da. Sindikatuak, beste behin ere, "indarkeria matxista mota guztien aurkako salaketa" jarri nahi duela zentroan azaldu du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista