Skip to main content

Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako sare guztian maiatzaren 18rako eta 19rako

Gizartea

Oihane Alonso

2023, mar. 30 - 00:03

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek agerraldia egin dute asteazken honetan, grebaren berri emateko. 37.000 langile daude deituta grebara. Osasun sistema publikoaren arazoak “egiturazkoak” direla salatu du ELAko ordezkariak, eta “berehalako konponbide sakonak” eskatu ditu.

Era berean, mahai sektoriala “erabat blokeatuta” dagoela adierazi du. Salatu dutenez, Osakidetzako zuzendaritzak "sindikatuek planteatutako gaiak tratatzeari eta negoziatzeari uko egiten dio sistematikoki". Hori horrela, "mobilizazioetako bidea besterik" ez diela utzi uste dute.
º

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista