Skip to main content

Sindikatuek Hezkuntza Lege aurreproiektuarekiko desadostasuna berretsi dute Legebiltzarraren atarian

Gizartea

2022, abe. 12 - 15:12

ELAk, LABek eta Steilasek abenduaren 14an mobilizazioa egiteko deia egin dute, eta astelehen honetan egindako elkarretaratzean mobilizazio egunean parte hartzeko deia luzatu diete hezkuntzako langileei.

Azaroak 30ean sindikatuek deitutako greba eta mobilizazio egunak jarraipen zabala izan zuen, langileen %60k bat egin zuen grebarekin. Sindikatuek Hezkuntza lege aurreproiektuan zenbait aldaketa egitea eskatzen dute; publikoa ardatz izatea, euskara erdigunean jartzea edota segregazioari aurre egitea, besteak beste.

Sindikatuek hamar aldarrikapen aurkeztu dituzte, eta beraien helburua Hezkuntza Legean eta behin betiko aurreproiektuan guzti horiek jasotzea da.

Hamaika Telebista