Skip to main content

Nafarroako Administrazio Publikoko langileak zerbitzu publikoen aldeko greba egingo dute gaur

Gizartea

2023, ots. 15 - 02:02

LAB, ELA, SAE, UGT eta CCOO sindikatuak buru dituen Osasuneko intersindikalak greba eguna deitu du, gainerako Administrazio Publikoarekin batera. Osasun Sailari planto egin dio, eta ez du parte hartu deitutako Mahai Sektorialaren bileran, iragarritako lanuztea bertan behera uzteko azken aukera gisa ikusten baitzen. Sindikatuetako bozeramaileek adierazi dutenez, ez diote inolako zentzurik ikusten hitzorduari, astelehen honetan Osasun Sailak ere mahai gainean jarritako proposamenak aztertu nahi ez dituelako. Guztira 29.000 langile inguru daude deituta, lan hobekuntzak eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzeko.

 

 

Hamaika Telebista