«Sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa» berretsi du mugimendu feministak
Gizartea
Karolina Suarez
2021, ots. 26 - 07:02
‘Dena aldatu, sistema arrakalatu’. Hori da Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8rako aukeratu duen leloa. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Egunerako mobilizazioak iragarri dituzte, Donostian egindako agerraldi batean, eta nabarmendu dute inoiz baino beharrezkoagoa dela kalera ateratzea.