Skip to main content

'Soilik baietz da baietz' legea, Fiskaltzak ezetz esan du bortxatzaileen zigorrak berrikusteari

Gizartea

2022, aza. 22 - 06:11
'Soilik baietz da baietz' legearen interpretazioak ireki du sexu erasoengatik espetxeratutakoen zigorrak berrikusteko aukera, eta zenbait epailek zigorrak murriztu dituzte. Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak ezetz esan du bortxatzaileen zigorrak berrikusteari.

Kondenen berrikuspenei "erantzun uniformea" ematea da Alvaro Garcia Ortiz fiskalak emandako dekretuaren helburua. Horren arabera, ez dira aldatuko ezarritako zigorra esparru penal berriarekin eman daitekeenean, eta, beraz, "kondenak automatikoki" murriztea saihestuko litzateke.

Ezarritako zigorrak, zigor legedi berria aplikatuz ezarri beharko litzatekeena gainditzen duenean bakarrik egingo da berrikuspena. Hala ere, azpimarratu du prozedura bakoitza banan-banan aztertuko dela.

Fiskalek nahitaez bete behar dute Ministerio Publikoaren dekretua.
Hamaika Telebista