Solariako proiektuek “alferrikako inpaktua” izan dezaketela esan du Ramiro Gonzalezek
Gizartea
2024, Maiatza 22 - 11:05
Solariak Araban eraiki nahi dituen ‘Zierbena Solar’ 2, 3 eta 4 parke fotovoltaikoek ingurunean alferrikako eragina izan dezaketela baieztatu du Arabako Ahaldun Nagusiak, Ramiro Gonzalezek. Araban 300.000 eguzki panel baino gehiago instalatu nahi ditu enpresak, gero energia hori Zierbenaraino eramateko. Energia sorburutik ahalik eta gertuen erabiltzea zentzuzkoena izango zela baieztatu du Ahaldun Nagusiak.