Skip to main content

Solariaren proiektu fotovoltaikoen aurkako alegazioak aurkeztu ditu Gorbeialdea Defendatuk

Gizartea

2024, uzt. 08 - 14:07

Solaria enpresak Araban eraiki nahi dituen ‘Zierbena Solar 2’, ‘3’ eta ‘4’ eguzki parkeen eta hauen ebakuazio linearen kontrako 5 mila 500 alegazio aurkeztu ditu Gorbeialdea Defendatu plataformak. Erribera Beitian, Zigoitan eta Gasteiz eta Iruña Okan 310 mila eguzki panel baino gehiago instalatu nahi ditu Solariak. Bertan sortutako energia Zierbenaraino eraman nahi du, 100 kilometro baino gehiagoko goi tentsioko linea baten bitartez.

Gorbeialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatuko duen linea horren kontra agertu dira eskualdeko hainbat talde eta alegazioak aurkeztu dituzte.

Hamaika Telebista