Sopelako lau lagunak absolbitu egin dituzte
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
Sopelan joko areto baten aurka protesta egiteagatik auziperatutako lau lagunak absolbitu egin dituzte. Bost urtez luzatu da auzia, eta guztira 32 urteko espetxe zigorrak eta 112.400 euroko isun ekonomikoak eskatu zituzten haientzat.
Horren harira, Sopelako 4ekin1 plataforma sortu zuten, “egoera bidegabe” horri aurre egiteko eta “elkartasuna ehuntzera” dei egiteko. Mugimendura milaka herritar batu eta “sekulako arrakasta” izan zuen. Plataformak adierazi duen bezala, azkenean, duela bost urte hasi zen “amesgaiztoari” amaiera eman diote.
Izan ere, astelehen honetan egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, “pozik egoteko eta ospatzeko sobera arrazoi” dituzte. Nabarmendu dute emaitza hau mugimenduak jaso duen erantzun herritar “zabal eta indartsuari” esker izan dela, eta, “borrokak merezi duela”. Hala, plataformaren ibilbideari amaiera heman diote, esker onez, baina ahaztu gabe aurrerantzean “ez direla faltan egongo” borrokan jarraitzeko arrazoiak.


















