Sortuk, EH Bilduk eta EGIk azaroaren 4rako deitutako manifestazioarekin bat egin dute
Gizartea
Mikel Claver
2023, urr. 30 - 10:10
Euskalgintzaren kontseiluak eta eusko ikaskuntzak euskararen aurkako oldarraldi judizialaren inguruko jardunaldiak burutu dituzte asteburu honetan. ‘Legezko zoru bat euskararentzat’ izenburuarekin, euskararen normalizazioa oztopatzen ari diren neurri judizialen kontra hitz egin zuten. Justiziaren oldarraldiaren aurka protestatzeko larunbaterako deitutako manifestaziora atxikitzen diren taldeen zerrenda handitzen jarraitzen du; asteburu honetan Sortu, Euzko Gaztedi-EGI eta EH Bildu izan dira manifestazioan parte hartzera deitu dutenak.