Statkraft enpresak bihar arratsaldean aurkeztuko du Itsaraz parke eolikoa Aramaion
Gizartea
Udane Arbeo
2022, aza. 15 - 11:11
Azkenaldian oihartzun handia izaten ari dira Itsaraz eta Piaspe proiektu eolikoak. Statkraft enpresak aurretiazko baimen administratiboa jada eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Hurrengo pausoa Ingurumen Sailari dagokio, hori onartzea edo baztertzea. Urriaren 11n Azpeitian aurkeztu zuen enpresa norbegiarrak Piaspe parke eolikoa. Asteazken honetan, berriz, Aramaion aurkeztuko du Itsaraz proiektua.