STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala
Gizartea
Oihane Alonso
2023, Maiatza 10 - 14:05
Ekainaren 4an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Mungian. Iker Villa, Danae Riaño, Oihan Moreno, Lander Campos eta Xabier Bengoak osatzen dute STR taldea. Agerraldian azaldu dutenez, aurtengo festaren “Jagon Eskola Publikoa” lelotik abiatuta, zaintzaren, babesaren eta laguntasunaren kontzeptuaren ildotik idatzi dituzte hitzak. Eskolan eta eskolatik harago sortzen diren harremanak “elikatzeari eta bermatzeari” abestu nahi izan diote.