Skip to main content

Suizidioaren aurkako protokoloan preso guztiak egotea eskatu du espetxeen aurkako elkarteak

Gizartea

2023, mar. 03 - 04:03
Salhaketak elkarretaratzea deitu du datorren astearterako Gasteizen, Martutenen eta Zaballan bi preso hil ostean. Adierazi du bi kasuetan ez dela aintzat hartu suizidioen aurkako protokoloa eta "akats hori larritasun handikoa" dela.

Elkarteak azpimarratu du, bi egunetik behin preso bat hiltzen dela Espainiako Estatuko espetxeetan, gehienetan gaixotasun larriek eragindako suizidioengatik. Eusko Jaurlaritzak, erkidegoko espetxeak administratzeko ardura duen aldetik, hildakoen familiei doako laguntza psikologiko, juridiko eta kalte ordain mota guztiak eskaini behar dizkiela esan du elkarteak.

Testuinguru horretan, Salhaketak elkarretaratzea deitu du martxoaren 7rako, asteartean, Gasteizko Andre Mariaren plazan, 12: 00etan.
Hamaika Telebista