Skip to main content

Galipentzu inguruan egiten ari dira "ahaleginik handienak"; Erreniegako sua aktibo baina kontrolpean

Gizartea

2022, eka. 21 - 09:06

Egoerak baretzera egin du Nafarroan. Galipentzu, San Martin Unx eta Uxue inguruari eragiten dion sutea egonkortze fasean dago. Erreniegan eta Esako urtegiaren inguruan piztutako suteak ere egonkortze fasean daude. A21 autobidea zabaldu berri dute. Tafalla eta Zangotza artean eta Erreniegan, suaren edo berau itzaltzeko lanen ondorioz.

Galipentzu inguruan "ahaleginik handienak" egiten ari dira; Erreniegako sua, berriz, aktibo dago, baina gutxi gorabehera bideratuta dagoela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Nahiz eta egoerak pixkanaka hoberantz egin zuhurtzia eskatu dute.

Hamaika Telebista