Euskal feminismoaren eragin gaitasuna eta bizi baldintzen gogortzea nabarmendu ditu Talaia Feministak
Gizartea
Ariketa kolektibo zabala egin dute 170 emakume feminista, subiranista eta independentistak Orereta/Errenteriako Lekuonan, Talaia Feminista Unean. 2023. urtea begirada feminista eta subiranistatik aztertu duen behin-behineko dosierra izan dute lanabes: bertako edukiak eta ondorioak landu dituzte. Joera negatiboen kasuan, ongizatea pribatizatzea, indarkeria dimentsio orotan, eta krisi ekologiko geldiezina nabarmendu dituzte. Positiboetan, berriz, feminismoaren eta haren erronken hegemonia soziala; emakumeen auto-antolaketa eta askotariko konfluentzietarako gaitasuna; eta ekonomia, gobernantza, politika eta beste hainbat arlo feminismotik eraldatzea xede duten alternatibak.
Hurrengo erronka da ondorioak eragile politiko eta sozialekin lantzea, jendarte feminista bat eraikitzera bidean eragiteko, euskal estatu feminista ortzi-mugan.