Teniente Bluxberri zendu da, 80 hamarraldiko rock eszena undergroundaren pertsonai esanguratsua
Gizartea
2022, aza. 03 - 17:11
Gaur zendu da Teniente Bluxberri, 80 hamarraldiko rock eszena undergroundaren pertsonai esanguratsu bat. Musikaria, idazlea eta batez ere agitadorea, hautsak arrotu zituen Vanguardia Zibil taldearen gidari bezala.
Euskal Herrian RRV-ak eztanda egin aurretik, bazen rock eta punk mugimendua gurean. Donostian esaterako, NO, Asco, Speed edota Vanguardia Zibil bezalako bandak baziren, eta 80. hamarraldiaren haseran eta azken talde honetako abeslari izan zen Teniente Bluxberri.
Musika bidean disko bakarra argitaratu zuen, TT Bluxberri + Vanguardia Zibil 'De rendirse... Nada' izeneko lana. Idaztea ere maite zuen eta Muskaria musika fantzinean idatzen zituen letra zorrotzez bere burutapen eta delirioak.