Tenperatura baxuak eta elurra itzuli dira Arabara astelehen goizean
Gizartea
iiriondo@hamaika.eus
2023, ots. 27 - 10:02
Gasteizen 10:00ak aldera hasi da elurra eta ordu erdian kaleak zuritu dira. Kaleek zuri gutxi iraun duten arren, Gasteizko erdialdean 1,5 zentimetroko geruza sortu da. Hiriaren periferian, ordea, geruza hori handiagoa izan da eta zirkulazio arazoak sortu ditu. Euskalmetek abisu horia ezarri du.