Skip to main content

Tourraren balorazio positiboa egin du Jaurlaritzak

Gizartea

2023, uzt. 04 - 15:07

Segurtasun dispositiboa “sekulako arrakasta” gisa definitu dute. Ezustekoak “anekdotikoak” izan direla esan du Erkorekak. Bigarren eta hirugarren etapetan txirrindulariek izandako zulatuak ikertzen ari direla adierazi du. Era berean, Morgan izandako boikot saiakeragatik 19 pertsona identifikatu eta 11 inputatu dituztela jakitera eman du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak. Dena den, segurtasun profesionalen zein herritarren jarrera goraipatu du.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak ere eskertu du euskaldunen jokabidea. Tourra duela 30 urte iritsi zenetik elkarbizitzan egindako aurrerapausoa nabarmendu du.

Hamaika Telebista