Tourraren aurreko egunetan Bilboko etxebizitzen alokairuen espekulazioa saihesteko mekanismoak eskatu ditu EH Bilduk
Gizartea
2023, mar. 22 - 10:03
Frantziako Tourra hasteko atzera kontaketa abian da, 100 egun besterik ez dira falta Bilbotik aterako den lasterketarako. Oihartzun handiko ekitaldia da, ekonomia sustatuko du, eta milaka zale gerturatuko dira Bizkaiko hiriburura. Baina ekitaldi horrek izan ditzakeen albo ondorioek ere kezka sortu dute. Hala, Bilboko EH Bilduk mozio bat erregistratu du martxoko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, eta hainbat eskari bildu ditu, tartean, etxebizitzen alokairuen espekulazioa saihesteko eta lan-baldintzak bermatzeko.