Tradizioari jarraituz, oilar jokoa egin dute Legazpin
Gizartea
2023, eka. 16 - 12:06
Joko hau da garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi da ohitura mantentzen duen herri bakarretakoa.
Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari eta oilarra bera eramaten zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak dirua irabazten du.