Trekutz eta Buruzai parke eolikoen aurka alegazioak sinatzeko epea igandean amaituko da
Gizartea
2024, urt. 25 - 11:01
Orain arte industrializatu gabeko inguruak dira. Gipuzkoa barnealdean dauden mendi gailurretan, 200 metro altuerako 6 aerosorgailu jarri nahi dituzte. Bada, bi proiektu horien inguruko kezka zabaldu da herritarren artean eta alegazioak aurkezteko kanpaina abiatu zuten, ondare naturala babestu asmoz. Alegazio horietan sinatu dute alde batetik, ingurumen-inpaktu handia eragingo luketela haize errota horiek, flora eta faunan, esaterako desagertzeko arriskuan dauden espezieak hiltzeraino: baso-sagusarra, saizuria, sai arrea edota miru gorria. Bestetik, alegazioan azpimarratu dute Iruarrieta ondare arkeologikoa kaltetuko duela proiektuak, baita ur-masa eta akuiferoak ere lurrazpia eta lurpeko urak kutsaraziz edota landa eremua eta herrigune txikienak despopulatzea eta pobretzea eragingo lukeela.