Skip to main content

Trenbidea hirietan lurperatzeko proiektua zalantzan jarri du Garraio ministroak

Gizartea

2024, Maiatza 28 - 10:05
Trena hirietara lurrez azpiko bideetatik ailegatzeko proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zalantzan jarri du Espainiar Estatuko Garraio ministroa Oscar Puentek. Azaldu duenez, Espainiar Estatuan aurreikusten diren lurperatzeek 40 mila miloi euroko kostua izango zuten. Garraio Jasangarrirako onartu nahi den legearekin kostu horren %70 tokiko administrazioen eskuetan geratuko zela gogorarazi du ere. Gauzak horrela, proiektu gehienak, seguruenik, lurperatu gabe burutuko direla adierazi du ministroak. Banan banan aztertu beharko direla baieztatu du, Bilboko kasuan, adibidez, lurperatzearena aukera bakarra dela azalduz. Gasteizko kasua aztertu beharko dela adierazi du, zer egingo den zehaztu gabe.
Hamaika Telebista