Turismo-tasa aplikatzeko proposamen bat lantzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak
Gizartea
2024, ira. 25 - 11:09
Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteko epean turismo-tasari buruzko proposamena aurkezteko konpromisoa hartu du. Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburu Javier Hurtadok azaldu du tasak ez duela bilatzen "turisten sarrera atzeratzea", bildutako dirua "bizi-kalitatea hobetzeko" bideratu nahi baita.
Era berean, sailburuak iragarri du Turismo Lege bat egingo dela, "turismo-jasangarritasunari buruzko kontzientziazioa" eta gisako kontzeptuak kontuan hartuta, turismo inklusibo eta irisgarriaren bidea urratzeko eta Turismoaren Kode Etikoa azarriko duena. Legegintzaldi honetan, gainera, Baliabide Turistikoen Lurralde Plan Sektoriala onartuko da.