Tuvisak gaueko autobusetara eskaeraren arabera igo eta jaisteko zerbitzua abiatuko du
Gizartea
2023, aza. 22 - 11:11
Gasteizko garraio publikoa kudeatzen duen Tuvisa enpresak Gautxori Morea zerbitzua abiatuko du abenduaren 1etik aurrera. Esperientzia pilotu honen bitartez, emakumeek eta 18 urtetik beherako pertsonek gaueko autobusetara eskaeraren arabera igo eta jaisteko aukera izango dute. Horretarako Tuvisak hirurogeita hamahiru geldiune berri ezarriko ditu. Zerbitzua aplikazio baten bitartez funtzionatuko du; erabiltzaileek jatorri eta iritsierako geltokiak zein egunetan eta ordutan erabiliko duten zehaztu beharko dute erreserba egin ahal izateko. Behin autobusean, aplikazioak ibilbidearen jarraipena egiteko aukera emango du ere. Bertatik jaisteko eskaera aplikazioaren bidez edota gidariarekin hitz eginez egin beharko da.