Etxegabe bati erredurak egiteagatik eta haren txabolari su emateagatik pertsona bat atxilotu dute
Gizartea
2023, ots. 07 - 07:02
Hilketa saiakera egotzita atxilotu dute ustezko erasotzailea. Erasoa igande gauean gertatu zen, Bilboko Uribarri auzotik gertu. Erasotzaileak txabola gasolinaz busti zuen, su emateko asmoz edo. Txabola horretan bizi zen etxegabea lo zegoen momentu horretan, baina zaratak esnatu zuen, eta garaiz irtetea lortu zuen. Dei baten bidez, gertatutakoaren berri jaso zuten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman eta bertan artatu zuten, biktimak beso batean bigarren graduko erredurak zituen. Ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Astelehenean, epailearen aurrera eraman zuten, hilketa saiakera egotzita.