Txagorritxu ospitaleko larrialdietako erizainek zerbitzuetan murrizketak salatu dituzte
Gizartea
2023, ira. 27 - 13:09
Txagorritxu eta Santiagoko larrialdien fusioaz baliatuz zuzendaritzak gauetan lan egiten duen talde bat kendu nahi duela salatu dute. Orain arte gauetan bi erizain talde lan egiten dute presentzialki, zuzendaritzak azarotik aurrera talde bakarra egotea erabaki duela azaldu dute. Zuzendaritzak erabaki hori “inposatu” diela diote eta irtenbideak bilatzeko bilera bat eskatzen dute. Irtenbiderik lortu ezean, egunero bitan elkartuko dira ospitalearen sarreran, goizeko 07:30etan eta arratsaldeko 14:30etan.