Txagorritxuko larrialdi zerbitzuaren egoera salatzeko mobilizazioei ekin diete langileek
Gizartea
2024, ots. 27 - 11:02
Txagorritxu ospitaleko larrialdi zerbitzuaren egoera salatzeko mobilizazioei ekin diete urgentzietako langileek. Azaldu dutenez, larrialdietara gerturatzen diren erabiltzaileek ordu luzez itxaron behar dute arreta jaso ahal izateko. Egoera hau Santiago ospitaleko urgentziak Txagorritxura mugitu zirenetik ematen ari dela baieztatu dute. Zentralizazio hura, lehen arretan dagoen profesional faltarekin batera, Txagorritxuko urgentzietara gero eta paziente gehiago ailegatzea suposatu duela azaldu dute.