Txantreako konpartsa omendu du Iruñeko Udalak
Gizartea
2024, uzt. 09 - 14:07
Txantreako konpartsak aurten 40 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, haien erraldoiek Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte, Mutiko alaiak dantzariekin batera. Ibilbidea Udaletxe plazan amaitu da, Iruñeko Udalak egin dion harrerarekin. Bestalde, erakusketa bat jarri dute ikusgai Condestable jauregian uztailaren 24a arte, konpartsaren jatorria eta ibilbidea ezagutzeko.