Skip to main content

Txaro Marquinez, Babestu Araba: "Zaintza eskubide bat izan behar da, ez negozioa"

Gizartea

2023, ots. 10 - 04:02
Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkariordetzan eskaera bat erregistratu dute, Madrilek errefuxiatuak hartzeko zentro bihurtu nahi duen Arana Klinika menpekotasuna duten pertsonentzako zentro bezala irekitzea eskatuz. Zehazki, 2. eta 3. graduko alzheimerra duten pertsonentzako 50 plaza eta lehenengo graduko alzheimerra duten 40 pertsonentzako eguneko zentroa eskatu dute. Gutuna entregatu ondoren ordezkariordetzaren aurrean kontzentrazioa egin dute Babestu eta Zazpigarren Alaba elkarteek deituta. Txaro Marquinez Babestu Araba elkarteko kidearekin hitz egin dugu.
Hamaika Telebista