Skip to main content

Txistularien alardearen 65. edizio berezia ospatu da

Gizartea

2024, uzt. 09 - 14:07

Sarasate pasealekuan Txistularien Alarde tradizionala egin da, Iruñeko Udalak eta Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroak antolatua. Alardeak 65 urte bete ditu, baina bizi-bizirik dago, eta aurten aldarrikatu egin ditu txistuak instrumentu gisa dituen askotariko alderdiak, hala musika tradizionalerako nola garaikiderako. Horretarako, errepertorioak askotariko musikak bilduko ditu, bai duela zenbait hamarkadatako piezak, bai gaur egungoak.

Hamaika Telebista